Ahotsa berreskuratu
Gorputzera itzuli
Kontatzera bueltatu
Ahozko narrazioa, tailerrak, formazioa eta bitartekaritza artistikoa. Kultur proiektuak sortu, konektatu eta biziarazten ditugu.
ARABAZAN
Kontalaritza bizi, partekatu eta sortzeko espazio bat gara. Arte eszeniko gisa aldarrikatzen dugu, gorputzetik eta ahotsetik.
ILDO NAGUSIAK
AHOZKO NARRAZIO IKUSKIZUNAK
KONTALARITZA ESKOLA
HILEKO SAIO IREKIAK
ENTZUN, BIZI, KONTATU
Arabazan Kontalaritza eskola
Arabazanek Euskal Herriko lehenengo kontalaritza eskola jarri du martxan. 3 urteko formakuntza programa, ahozko narrazioa lantzeko.
Hilabetero zuzeneko saioak.
Praktika eta esperimentazioa.
Irakasle eta sortzaile ezberdinak.
Talde prozesua.
Sorkuntza eta ikerketa gunea.
Informazio gehiagorako egin klik!
OHARRA: aurtengo ikastaroa beteta dago baina izena eman dezakezu saio solteetarako!
Animatu zaitez!
Ahozko narrazio ikuskizunak
Hilabetean behin, astelehenak ipuin kontari hasiko ditugu Gasteizko ARKABIA espazioan. Ikuskizunak doakoak dira eta 20:00etan hasten dira! Zatoz gure gonbidatuekin gozatzera!
Ahozko narrazio ikuskizunak
2024-2025