KONTALARITZA ESKOLA
3 IKASTURTEKO FORMAZIO TRINKOA
Istorioak ahots gora, hitzekin eta gorputzarekin kontatzeko, komunikatzeko eta adierazteko artea da kontalaritza. Kontalaria, hemen eta orain, bat-batean, publiko solaskide baten aurrean, eta publikoarekin batera arituko da.
Ofizioa eta honen kalitate artistikoa sustatzeko ikastaro jarrai eta trinkoa, bertako eta beste herrialdeetako profesionalen eskutik.
Ofizioa da, eta horregatik, egitura, arau eta antolamendu jakin eta propioak dituelako, berezko trebakuntza behar du.
Artea da, guzti hau marko harmoniko-estetikoan, berezko dramaturgiarekin, aurkezten delako.
Ikasi, sakondu eta komunitatean sortu nahi dutenentzako formazioa da.